Logo Plaiaundi
 
Cabecera
 
Bestelako Zerbitzuak
 
 
  PRAKTIKAK ENPRESETAN
 
Ikastetxeko ikasle guztiek Lantokietan prestakuntza deitutakoan enpresen praktika- aldia egiten dute, non eurek espezialitatean ikasi dutena erakutsi behar duten, eta titulurik ez dute lortuko praktika-aldi hau gainditu gabe.
 
 
   ELKARTRUKEAK / JARDUERA OSAGARRIAK
 
Intercambios y Actividades
Institutuak enpresekin eta EUROPEAR BATASUNEKO Ikastetxeekin elkartrukeak antolatzen ditu batez ere praktika-aldia burutzeko Europar Batasuneko herri batean; aldi hori hiru hilabetetan zehar luzatzen da, ikasketak bukatu baino lehen, ikasturte eta eskola- egutegiaren barnean.
Gurasoe Elkartearen laguntzarekin hainbat jarduera eskolaz kanpokoak nahiz osagarriak, gauzatzen dira, ferien bisitak, museoak, txangoak eta sakontze edo gaurkotze ikastaroak.
 
   LANBIDERATZEA
 
Ikastetxeak lanbideratze zerbitzua ere badu. Heziketa eta Lanbide Orientazioa moduluaren bitartez, ikasle guztiek ikasten dutena, eurek izan ditzaketen lanbideratze aukerak prestatu eta ezagutzen dituzte, eta lanbide heziketa zikloak bukatzerakoan LANGAIn, lanbideratze euskal zerbitzua dena, izena ematen dute lanerako eskatzaile gisa.
 
   HEZKUNTZA IRAUNKORRA
 
Institutuak hezkuntza iraunkorrarekin ( zereginetako hezkuntza nahiz iraunkorrekoarena ) lotutako jarduerak antolatzen ditu enpresetako elkarte desberdinekin, erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean arituz, administrazio, merkataritza, garraio eta marketing-en alorretan hezkuntza zabaltzea helburu izanik. Hori dena Garraio, Merkataritza eta Marketinga Institutua Erakundeari dagokio.
 
  LIBURUTEGIA / MEDIATEKA
 
Ikasle guztiek eskola ordutegitik kanpo Internetera konektatuta dagoen Informatika gela erabil dezakete lanak burutzeko, datuak biltzeko edo “atzerriko hizkuntzaren tailerra” erara (multimedia programaren bitartez irakasleek tutoretatukoa). Gainera Liburutegia ere badute, eskola-egun osoan irekita, non gune bat erreserbatuta dagoen mediateka bezalako bideoak, DVDak edo CD-ROMak ikusteko.
 
   KAFETEGIA /JANGELA
 

Institutuak kafetegia ere badu, jangela zerbitzua eskeiniz.

Cafetería

 
     
Plaiaundi, s/n. 20301 Irun. T_943 61 75 47 - plaiaundi@plaiaundi.net
 
Inicio