Ikastetxea sortu zeneko XXV urtemuga zela eta, 98/99 ikasturtean hainbat jarduera antolatu ziren, besteak beste, Inaxio Oliveri Albisu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak oroitzapenezko plaka ezarri zuen (argazkian); baita Irungo udaletxeak eginiko harrera ere non Francisco Buen Lacambrak eman zigun plaka ikastetxeak burututako zerbitzuengatik, edo herrialde mugakideetan euroaren eraginaren inguruko jardunaldia, non eskualdeko hainbat enpresari eta ordezkari egon ziren. |