 |
| |
| Zuzendaritza |
| |
| |
| ESKOLA KONTSEILUA (OOG) |
| |
| Eskola Kotseilua Ikastetxearen ordezkatzeko organo gorena da. |
| |
| KIDEAK - Honako kideek osatzen dute: |
| |
- Zuzendaria.
- Ikasketa Burua.
- Irakasleriaren hamar ordezkari.
- Gurasoen zazpi ordezkari.
- Ikasleriaren zortzi ordezkari.
- Administrazioko eta zerbitzuetako langileriaren ordezkari bat.
- Irungo Udaletxeko ordezkari bat.
- Idazkaria, hizpidez baina botorik ez. |
| |
| FUNTZIOAK - OOGren funtzioak Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 31.2. atalean jasotakoak dira, besteak beste: |
| |
- Egitasmo guztiak, planak eta memoriak onartu ( hezkuntza egitasmoa, antolaketa eta funtzionamenduaren araudia,kudeaketa egitasmoa. Urteko plana, heziketa programa, urteko kudeaketa programa, urteko ikastetxearen memoria ).
- Zuzendari jaun-andrea hautatu, eta hala badagokio, ezeztatu: pertsona horrek proposatuko ditu gainerako norbakarreko organoak.
- Ikasle berrien onarpena erabakiko du.
- Ikasleen diziplina arloan istiluak konpondu eta zigorrak ezarri.
- Gainerako ikastetxeekin lankidetza harremanak finkatu.
- Eskola ekipoa eta instalazioak berrikusi.. |
| |
| ANTOLAKETA - OOGk batzordeen bitartez funzionatzen du. “Batzorde Iraunkorrak” non zuzendaria buru den, barne antolaketan izaera erabakitzailea du ( ez etortzeak, kanporaketak, etab.). |
| |
| |
| ZUZENDARITZA TALDEA |
| |
| Zuzendaritza taldea da ikastetxearen kudeaketa daramana. |
| |
| KIDEAK - Hurrengo norbakarreko karguak daude: |
| |
- Zuzendari jaun-andrea
- Zuzendariorde jaun-andrea
- Ikasketa Buru jaun-andrea
- Ikasketa Buruorde jaun-andrea
- Idazkari jaun-andrea
- Idazkariorde jaun-andrea. |
| |
| FUNTZIOAK - Zuzendaritza taldekoei dagozkien funtzioak Euskal Eskola Publikoari buruzko Legeko 36,2 atalean jasotakoak dira: |
| |
- Zuzendariari lagundu iritzi eta erabakiak hartzen.
- Kudeaketa Egitasmoa, Heziketa jardueren Programa eta urteko kudeaketa Plana egin.
- Aurrez aipatutako programen koordinatze eta burutzearen ikuskatu.
- Urteko memoriaren zirriborroa egin.
- OOGri gainerako ikastetxe eta entitateekin lankidetza harremanen edukitzea proposatuko dio.
- Irakaskuntzako jarduera antolatu eta ikasturte bakoitzaren hasieran irakasleen atxikipen irizpideak erabaki.
- Curriculum egitasmoa bete dadila ardura hartu. |
| |
| ANTOLAKETA - Haien eginkizuna hiru esparrutan banatzen da: |
| |
- pertsonal arloarena eta kanpo harremanena zuzendariari dagokio eta zuzendari ordeari.
- pedagogiko arloa eta hezkuntza zerbitzuak Ikasketa buruari eta Ikasketa buru ordeari.
- administrazio arloa, ekonomikoa eta eskola zerbitzuena idazkariari. |
| |
| |
|
| MINTEGI ARDURADUNEN BATZORDEA |
| |
Ikastetxearen barne funtzionamendua hobetu nahian Mintegi Arduradunen Batzordea eratu da, Mintegi guztien Arduradunez osatuta dagoena eta astero biltzen da zuzendaritza taldeari aholkatuz haren eginkizunetan. |